Uxue Caballero Jadoko DBHko 2. mailako ikaslearen “Zientzia = Berdintasuna” izeneko marrazkiak aipamen berezia jaso du SEBBMeko (Biokimika eta Biologia Molekularreko Espainiako Elkartea) “Emakumea eta Zientzia” Talde Zientifikoak sustatutako lehiaketan. Bere balorazioaren arabera, finalera iritsi den Uxueren lanak “lehiaketaren espiritua jasotzen du: zientziak ez daki generoei buruz, guztiok duzue lekua Zientzian, zuen ezaugarri propioekin”. Lehiaketan, Lehen Hezkuntzako 1., 2., 5. eta 6. mailetako eta DBHko 2. mailako 1.613 ikaslek parte hartu dute. SEBBMko “Emakumea eta Zientzia” talde zientifikoak lanak baliatu ditu genero-estereotipoak ere aztertzeko.
Emaitzak hemen kontsulta daitezke: https://sebbm.es/noticias/resolucion-de-la-5a-edicion-del-concurso-de-la-sebbm-dibuja-una-persona-que-se-dedique-a-la-ciencia-y-ponle-un-nombre/.