Erandioko Jado Eskolen Fundazioa ikastetxearen erakunde titularra da. Irabazi-asmorik gabe jarduten du, eta bere ondarea zentroa mantentzearekin lotuta dago. Irakaskuntzako eginkizun hori da bere jarduera nagusia, Laureano de Jado y Ventades fundatzaileak 1923an adierazitako borondatearen arabera.
Fundazioa Erandioko alkateak eta Hezkuntzako zinegotziak, besteak beste, osatutako Patronatu batek zuzentzen du. Udalaren ordezkaritza publiko horrek izaera berezia ematen dio Jadori Eusko Jaurlaritzaren itunpeko ikastetxeen sarearen barruan.