Hezkuntza planteamendu horrek hainbat ikaskuntza prozesu eta komunitatearekiko zerbitzu solidarioa (IZS) uztartzen ditu proiektu bakar batean. Ikasleek inguruneko benetako premia baten aurrean lan egiten ikasten dute, hura hobetzeko. Beste modu batean esanda, komunitateari zerbitzu eginez ikasten dute. Horrela, errealitatean modu positiboan eragiteko gai direla sentitzen dute, eta, beraz, ikasten eta egiten dutenari zentzua aurkitzen diotenez, ikasteko metodoa ere eraginkorra da. Azken batean, planteamendu honen azken helburua gizartea eraldatzeko eta hobetzeko gaitasuna duten herritarrak prestatzea da.
Arlo honetan, Jadon egindako lanaren adibide bat Tucupita komunitatearekin (Venezuelako Guajira etniarekin) elkartasunez garatutako ikaskuntza eta zerbitzu solidarioko (IZS) proiektua da. Ikasleek bideokonferentzia baten bidez ezagutu zituzten komunitate horren beharrak eta, diagnostiko bat egin ondoren, plan bat adostu zuten. Artisau produktuak egin zituzten birziklatutako materialez. Salmentan lortutako dirua Tucupitan eskola bat eraikitzeko erabili zen.