Etapa honen helburua ingurune atsegina bermatzea da, gure ikasleak seguru eta zoriontsu senti daitezen. Horixe da ikaskuntzan motibatzeko oinarria eta iturria. Gure hezkuntza, gainera, aktiboa, indibidualizatua eta integrala da, eta ikasleen garapen pertsonalaren eremu guztiei erantzuten die.
Haurrek ikastetxearekin duten lehen hartu-emana da. Haurrak jolasean hasten dira ikasten, eta etxetik kanpoko sozializazio-prozesuari ekiten diote. Horregatik, espazio honek berebiziko garrantzia du eta bere zaintza azken xehetasuneraino iristen da. Metodo pedagogikoak arreta pertsonalizatua lehenesten du. Beronek haur bakoitzaren abiapuntua eta erritmo ebolutiboa aintzat hartzen ditu bere gaitasun fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala orekaz errazteko.
Gure ikaskuntzan, metodologia aktiboak ikasleen garapen integrala dinamizatzen duten tresnak dira. Elkarlaneko ikaskuntza, parte-hartze aktiboa eta ezagutzak praktikan aplikatzea sustatzen dute. Eta, horren alde, lan egiten dugu tailer esperimentaletan, proiektuetan, Robotikan, argi-mahaian eta abarretan.
Estimulazio goiztiarra lantzen dugu, baita adimen anitzen garapena ere. Helburu horrekin, hainbat jarduera sentsorial eta kognitibo diseinatzen ditugu, haurren behar anitzei erantzuteko.
Emozioak ezagutzea funtsezkoa da etapa honetan. Haurrak sentitzen dutenaz jabetzea da lehen urratsa. Norberaren eta besteen emozioak (enpatia) ezagutzeko gai izateak harreman onak izaten laguntzen digu.
Etapa honetan psikomotrizitatea hobetzeko programatutako jarduerak funtsezkoak dira haurren garapen afektiborako, kognitiborako eta mugimendurako. Psikomotrizitatearen garapenak hainbat onura dakartza, hala nola gorputzaren kontrola, ingurunearen pertzepzioa, kontzentrazioa, autoestimua eta gizarteratzea, besteak beste.
Gure hezkuntza proiektua ezagutu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.