Gure ikastetxearen proiektu pedagogikoa eskaintza akademikoa baino harago doa. Gure hezkuntza-proiektuaren ikuspegian eta xedean eragiten duten zeharkako planak eta proiektuak garatzen ditugu.
Konpetentzia digitalaren garapena errazteko asmoz, gure ikastetxeak 1×1 Proiektua du ezarrita. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 4. mailara arte, ikasle bakoitzak gailu eramangarri bat du bere ikasketa prozesuaren osagarri gisa.
MICROSOFT 365ek eta GENIALLYk eskaintzen dizkiguten tresna digitalez egiten dugu lan. Gainera, Ikasteko Ingurune Birtualak (IIBak) erabiltzen ditugu hezkuntza-baliabide eta material digitaletarako sarbide zabala eskaintzeko eta, horrela, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko.
STEAM hezkuntza Lehen Hezkuntzan eta DBHn garatzen dugu, beti ere maila bakoitzean egokituz; Haur Hezkuntzan, metodologia zientifikoa jarraitzen dugu. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika artearekin eta humanitateekin bateratzen ditu STEAM heziketak. Horrela ikasleen oinarrizko gaitasunak, zeharkakoak zein diziplinakoak, garatzen ditugu. Halaber, ikasleak gure gizartearen erronkei erantzukizunez aurre egiteko ahalduntzen ditugu.
Jado Ikastetxeak 2023ko STEAM Euskadi SARIA irabazi du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen du Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) laguntzarekin.
Orobat, Edelvives Taldeko aditu-batzorde batek eta hainbat hezkuntza- eta teknologia-erakundek Jado Ikastetxea URREZKO mailako Steam Reference School gisa aintzatetsi dute, ikuspegi berritzaileagatik eta STEAM printzipioak hezkuntza-arloan eraginkortasunez integratzeko gaitasunagatik.
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak jarraituz, hiru helburu nagusi ditugu Jadon STEAM proiektuen harira:
Hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea hezkuntzaren etapa guztietan.
STEM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea, ikasle neskei arreta berezia emanez, etorkizuneko erronkei begira behar bezala prestatzeko.
Dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea.
Haur Hezkuntzako JADOWORLD proiektuaren komunikazio-hizkuntza ingelesa da, eta Music eta English arloak integratzen ditu. Helburua da atzerriko hizkuntzan hizkuntza-gaitasuna garatzea, batez ere ahoz, metodologia aktiboen bidez, hala nola lan kooperatiboa eta pentsamendu-errutinak.
JADOWORLDekin hainbat gaitasun lantzen ditugu (komunikatiboa, artistikoa eta motorra), baita zeharkako batzuk ere, hala nola ikasten ikastea, pentsatzen ikastea, elkarrekin bizitzea… Irakaskuntza-eredu ludiko eta erakargarri honek emaitza hobeak ematen ditu etapa honetan, adin horretako ikasleen motibazioari erantzuten baitio bereziki.
EMAT Lehen Hezkuntzan ezarriz doan proiektua da. Askotariko adimenetatik ikastean datza, eta kontzeptuak ikuspegi askotatik azaltzen dira, guztiengana iristeko. EMAT proiektuarekin, Jadon, matematika manipulatiboan eta jokoan oinarritzen gara. Horrela, gure ikasleek kontzeptuen esperimentaziotik eta dedukziotik ikasten dute. Azken batean, helburua da tresnak ematea problemak ebazteko eta gatazkak identifikatzen jakin dezaten, beti ere, pentsamendu matematikoaren bidez, irtenbideak aztertu, arrazoitu eta aurkitzeko.
Formatu digitaleko liburuen edukia duen plataforma digitala eskaintzen du EMATek.
Jado TV eta Jado Irratia ez dira soilik ikastetxearen jardueren berri emateko komunikabideak. Tresna hauen bidez, gure ikasleek ahozko komunikazioan duten gaitasuna hobe dezakete. Hori funtsezkoa da, egunero beste pertsona batzuekin izaten ditugun elkarrekintza gehienetan ahoz komunikatzen garelako.
Proiektu hauek errealitaterako atea ere bada gure ikasleentzat, aukera ematen dielako euren lana publikoki erakusteko. Horrela, konfiantza ezari edo lotsari aurre egiten diete euren burua ahaldunduz.