Gure ingurunean eragina duen zentroa izateko eta gizartea eraldatzen laguntzeko lan egiten dugu, berdintasunaren, elkartasunaren, bizikidetzaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta garapen jasangarriaren balioetan oinarrituta. Zutabe horiek gure Hezkuntza Proiektua bultzatzen dute bi dimentsiotan: balio horiek sustatzen ditugu eskoletan, eta, era berean, kalera ateratzen gara beste erakunde batzuek deitutako ekimenekin bat egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Eskola Iraunkorra garela aitortzen du, ingurumen-jasangarritasunarekin dugun konpromisoagatik. Agenda 2030 proiektuan parte hartzen dugu, Euskadiko ikastetxeen % 70ekin baino gehiagorekin sarean lan eginez, ingurumen-arazoekiko sentsibilizazioaren eta kutsadurari aurre egiteko, biodibertsitatea kontserbatzeko eta klima-aldaketaren eragina mugatzeko beharraren aldeko apustua eginez.
Jado ikastetxeak hezkidetza eta berdintasunarekin duen konpromisoan urrats berri bat emanez ikastetxearen lehen Berdintasun Plana onartu berri da. Aurreko ikasturtean egindako diagnostikoa eta lanketa oinarri modura, hurrengo lau urtetarako berdintasun plana egin da, arlo honetan urratsak emateko helburuak eta ekintza plana zehaztuz.
BERDINTASUN PLANA
Pertsona behartsuenekiko elkartasuna oinarrizko zutabea da gure ekintzan, eta, horregatik, dirua edo elikagaiak biltzeko kanpainak sustatu eta babesten ditugu. Ekintza horien bidez, baliabiderik ez dutenei laguntzeaz gain, gure ikasleak elkartasunean hezten ditugu. Proiektu solidarioak Latinoamerikako, Afrikako edo Asiako komunitate behartsuei zein gure inguruan baliabiderik ez duten pertsonei zuzenduta egon daitezke. Eskerrak eman nahi dizkiegu familiei kanpaina hauek posible egiten dituztelako.
Giza eskubideen errespetuan eta defentsan oinarrituta, gure ikasleak arrazakeriaren, xenofobiaren, homofobiaren, sexismoaren eta beste intolerantzia modu batzuen aurka hezteko lan egiten dugu, zeren eta oraindik ere, XXI. mendean, baitiraute pertsonen askatasunen eta oinarrizko eskubideen aurkako diskriminazio horiek.