Jado 1935ean sortu zen bere ongile Laureano Jado jaunak Erandioko Jado Eskolen Fundazioa sustatu ondoren udalerrian ikastetxe bat eraikitzeko. Hezkuntza zuzendaritza Maristen esku geratu zen. XX mendearen amaieran, Euskal Herrian izandako jaiotza-tasaren jaitsiera latzaren ondorioz, 1910ean sortua zen Nuestra Señora de la Compasion izeneko eskola erlijiosoarekin bat egiteko prozesuari hasiera eman zion Jadok. Bi eskolen bateratzea amaitu zen 1998an Jado Eskolen Fundazioak titulartasun osoa hartu zuenean. Eusko Jaurlaritzaren 1999ko maiatzaren 25eko Aginduak (1999ko ekainaren 29ko EHAAn argitaratua) ofizialki berresten du titulartasun hori. 2024-25 ikasturtean, Marista Anaiak adiskidetasunez irten ondoren, Jadok beste ibilbide bati ekin dio, Erandioko haurren hezkuntzan erreferente izaten jarraitzeko konpromisoarekin. Gaur egun Bizkaiko Elizbarrutiko Ikastetxeen sarean dago integraturik.
Itunpeko ikastetxea da Jado eta bi eraikin ditu, Tartangan eta Geltokin. Gure hezkuntza-eskaintza urte 1tik 16ra bitartekoa da: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH. 600 ikasle inguru daude eta 60 profesional inguruk lan egiten dute irakaskuntzan eta ikastetxeko beste zerbitzu batzuetan. Gure hizkuntza-eredua eleaniztuna da, eta euskara da enbor-hizkuntza (D eredua). Ikastetxe berritzaile bat gara, teknologikoki aurreratua, etengabeko hobekuntzan eta arreta pertsonalizatuan oinarritutako kalitatzeko hezkuntza ahalbidetzen duena, lankidetza eta irekitasun giroan.