Nor garen, etorkizunean zer lortu nahi dugun eta nola lor dezakegun…
Jado hezkuntza-komunitate bat da. Bizkaiko elizbarrutiko ikastetxeetako sarean parte hartzen du. Pertsonaren hezkuntza integrala eta zeharkakoa eskaintzen du, bere dimentsio humanoan, sozialean eta transzendentean.
Gure ikasleei prestakuntza ematen diegu, batez ere egoera txarrenean daudenei, ikastetxe abegikorra, kultura aniztasunera irekia, eleanitza, berritzailea eta euskal kulturan murgildua izanda.
Ikasleen gaitasunak ahalik eta gehien garatzea bilatzen dugu, eta gizartean modu kritiko eta arduratsuan parte hartzeko prestatzen ditugu.
Ingurunean hezkuntza-erreferente izatea eta ia 100 urteko gure historia luzeari leial izatea, gizarte-lana sustatuz.
Ikasleen eta haien familien artean gogobetetze- eta ongizate-maila handia lortzen duen ikastetxea izatea, eta beren garapen pertsonalarekin eta profesionalarekin pozik dauden langileak integratzea.
Gizartean eragin positiboa izatea.