Helburua da ikasleek lan-ohiturak hartzea eta prestaturik egotea hurrengo ikasketekin jarraitu ahal izateko: Batxilergoa edo Lanbide Heziketa. Baina, esparru akademikoaz gain, etapa honetako oinarrizko beste zutabe bat da, Jadoko ikasketak bukatuta, gizartean dituzten eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko gai izatea izpiritu kritikoa dutelarik.
Berrikuntza teknologiko eta pedagogikoaren alde egiten dugu, teknologien erabilera arduratsua sustatuz, eta, horretarako, ikasle bakoitzak bere gailua du eguneroko lanerako tresna gisa (1×1 Proiektua).
Hezkuntza integrala bultzatzen duten gaitasunak garatzen ditugu, eta STEAM metodologiaren bidez, lankidetza-lana, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta erronka eta arazoak konpontzea errazten dituzten ereduak ezartzen ditugu.
Harreman pertsonal ezin hobeak sustatzen ditugu, ikasleen, irakasleen eta hezkuntza-komunitate osoaren arteko giro onaren bidez. Errespetua eta gure ikastetxearen berezko balioak dira bizikidetzaren eta pertsonen garapen integralaren oinarria.
Curriculumaren eta metodologiaren garapenaren barruan, ahozko eta idatzizko adierazmena eta ulermena sustatzen ditugu ikastetxean lantzen diren lau hizkuntzetan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa (aukerazkoa DBHn).
Bikoizketa tailerra aukera paregabea da gure ikasleek beste mundu bat ezagut dezaten: lokuzioarena. Beronek ateak zabaltzen ditu lan aukera batzuk deskubritzeko hala nola publizitatea eta filmen bikoizketa. Hala ere, arlo profesionalez harago doan ekimen akademikoa da, ezin baitugu ahaztu gure eguneroko komunikazio gehienak ahoz egiten direla. Eta mikrofono baten aurrean hitz egite hutsak gure ikasleei segurtasunez eta konfiantzaz mintzatzen lagun diezaieke, baita ahozko komunikazio-gaitasun bera hobetzen ere. Programa hau Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz garatzen dugu DBHko 4. mailan.
Hezkuntza planteamendu horrek hainbat ikaskuntza prozesu eta komunitatearekiko zerbitzu solidarioa (IZS) uztartzen ditu proiektu bakar batean. DBHko ikasleek inguruneko benetako premia baten aurrean lan egiten ikasten dute, hura hobetzeko. Azken proiektua patioak hobetzera zuzenduta egon da. DBHko 4. mailako ikasleek marrazkiak eta jolasak egin dituzte Jado Geltokiko eta Tartangako patioetan.
Gure hezkuntza proiektua ezagutu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.