Jado bokazio sozialaren fruitua da. Hori gure esentziaren parte da Laureano Jado gure ongileak bere ondasunen zati bat eskola eraikitzeko eta mantentzeko utzi zuenetik, Erandioko haurrek ikasteko aukera izan zezaten. Gizarte-ondare horrek badirau duela ia mende batetik Jado Eskolen Fundazioaren bitartez, eta gure jardueran ere inspiratzen gaitu premia handiena dutenei laguntzeko.
Xumetasuna, hurbiltasuna, presentzia eta familia bezalako balioak lantzen dira haurrak hez daitezen eta haz daitezen maitasunez. Horrela, ideia hau bizirik irauteari ekiten diogu ekintzen bitartez, den-denok zerbitzu hezkuntzan familia handi baten parte senti gaitezen.
Urtero zenbait elkartasun-kanpainak egiten ditugu GGKE batzuekin, hala nola Erandioko Sahararen Aldeko “NISHMA” elkartearekin eta Elikagaien Bankuarekin, besteak beste. Solidarioa izateak mundu justuago bat eraikitzen eta gizatasunez bizitzen laguntzen digulako.
Beste erronka bat gure ikasleei euren bilaketan laguntzea da, mundua ezagutzeko, bizitzaren zentzuaz hausnartzeko eta zein paper jokatu gura duten definitzeko. Euren hazkunde pertsonalerako hain garrantzitsua den etapa honetan beren ondoan egotea da gure lana. Laguntzan, ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten saiatzen gara, izan ditzakeen kezkei erantzuteko eta bakarrik ez dagoela sentiarazteko.
Ikasturtearen hasieran, elkarbizitza lantzeko hainbat jarduera planifikatzen ditugu, ikasleei beren kezkak, zalantzak edo beldurrak adierazteko espazioak eskaintzeko. Laguntzea da kontua, bertan egotea, hazten laguntzeko.