Gure Hezkuntza Proiektua eleaniztasunean finkatzen da, D ereduan oinarrituta. Erandioko errealitate soziolinguistikoa dela eta, euskarazko ikaskuntza enbor-hizkuntza gisa ingelesezko eta gaztelerazko ikasgaien irakaskuntzarekin integratzen da. Frantsesa ikasteko aukera ere badute ikasleek DBHn. Proiektu eleaniztun honek hainbat abantaila ditu. Komunikazio-gaitasun eleaniztuna bultzatzeaz gain, garapen kognitiboa hobetzen du, errendimendu akademikoa optimizatzen du eta etorkizunean arrakasta profesionala indartzen du.
Erasmus+ akreditazioa dugu Europako hezkuntzaren arloko proiektuetarako. Programa honetan murgiltzea ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren kalitatea hobetzeko aukera bat da, Europako beste ikastetxe batzuekin praktika hobeak transferitzea sustatzen baitu. Erasmus+ akreditazioak atzerriko ikastetxeekin trukeak egitea errazten du hezitzaileentzat nahiz ikasleentzat.
Euskararen erabilera sustatzearren, aktiboki hartzen dugu esku hala Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak nola beste erakunde batzuek antolatutako ekimenetan. Euskararen normalizazioaren alde dugun konpromisoak hainbat ekintzarekin bat egitera garama: euskaraz idatzitako ipuin eta bertso lehiaketa, antzerki emanaldiak, Korrika, Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna, besteak beste. Gure ikasleek ekimen hauetan guztietan parte hartzen dute gure Jadotxo maitearen eskutik.
Batxilergoko tituluak nazioartean baliozkotzeko programa ofiziala da, eta ikasleek aldi berean bi titulazio lortzeko aukera dute: beren herrialdeko titulazio propioa eta American High School Diploma. Diploma duala lortzeko, AEBetako batxilergoko 6 irakasgai ikasi behar dira, gure hezkuntza-sisteman DBHko 2. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte has daitezkeenak.