
Hurbildu direnek bertatik bertara ikusi dute, esaterako, LH2ren STEAM proiektuaren nondik norakoa, zeina, Be water my friend izenean, honako honetara egon den zuzenduta: Erandioko uraren egoera aztertzera, bere kalitateaz jabetzera eta auzo ezberdinak ezagutzera.
Bestalde, DBH1en STEAM proiektuak, Maite duzun hori deritzonak, Erandioren ezagutza, zaintza eta pertenentzia-sentimendua garatzea izan du helburu. Kasu honetan, erakusketa ikusteaz gain, familiek herritik ibilalditxo bat egiteko abagunea izan dute. Gida turistikoetan egin ohi den legez, leku esanguratsuenei buruzko informazioa entzun ahal izan dute QR kode baten eta sakelako telefonoaren bitartez.
Aurkezpena arrakastatsua izan da oso eta ikasleek izugarri ondo pasatu dute familiei proiektuak erakutsiz Merkatu Zaharrean. Zorionak zuen lanagatik!