Gure ikastetxeak, Cibervoluntarios Fundazioarekin elkarlanean, uda honetan #KanpamentuDigitala izeneko doako kanpamentua eskainiko du. Udaleku hau 9 eta 17 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta Gazteria eta Haurtzaro Ministerioaren CODI programaren barruan dago. Europako Next Generation Fondoek finantzatzen dute, eta, amaitu eta gero, partaide bakoitzak Ziurtagiri bat jasoko du ikasitako konpetentzia digitalei buruz.
Kanpalekuan, parte-hartzaileek ingurune digitalean garatzeko funtsezkoak diren gaiak landuko dituzte, hala nola Interneten informazioa bilatzea, eduki digitalak sortzea, segurtasuna eta pribatutasuna, ongizate digitala, sareko desinformazioa eta ziberjazarpenaren prebentzioa, besteak beste.
#KanpamentuDigitala ekainaren 23tik uztailaren 4ra (2 aste) izango da, 10:00etatik 13:00etara, adin-talde hauetan banatuta:
- 1. taldea: 9 urtetik 11 urtera.
- 2. taldea: 12 eta 13 urte bitartekoak.
- 3. taldea: 14-17 urte bitartekoak.
Parte hartzeko formulario hau bete behar da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 20a izango da:
https://forms.cloud.microsoft/e/vTbW7Z04cG
Zuen seme-alabek esperientzia aberasgarri honetan parte hartzea espero dugu, mundu digitalaren erronkei aurre egiteko.
Animatu eta parte hartu!
