
FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko hezkuntza-programa bat da. 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu esperientzia praktikoetatik eta dibertigarrietatik abiatuta. Mundu errealeko arazoak konpontzean datza etorkizun hobe bat eraikitzen laguntzeko.
Esperientzia aberasgarria izan da, eta, STEAMen desafioen eta funtsezko balioen bidez, hala nola inklusioaren eta dibertsioaren bidez, sormena eta talde-lana erakutsi dute.
Halaber, arazoak konpontzeko eta lankidetzan aritzeko trebetasunak ikasi dituzte, puntuazio ona lortu zuten robotaren jokoan, eta, berrikuntza-proiektuaren kategoriaren barruan, itsasoarekin erlazionatutako lanbideen eta Erandio eta Barakaldo artean eraikitzen ari diren ALL IRON zubiaren arteko erlazioa, arazoak eta konpobideak aurkeztu zituzten.
Harro gaude beren arduraz eta talde-lanaz. Zorionak gure ikastetxea ordezkatzeagatik!