
Ekimen honen bidez hainbat helburu lortzen ditugu Jadon: Eguna ospatzea eta emakume zientzialarien lana ikusaraztea, gure ikasleak benetako errealitatera hurbiltzea, ikastetxearen ateak Erandioko herritarrentzat irekitzea eta, azkenik, ikasleei erakustea beraien lanek jakinmina sortzen dutela. Hori guztia bat dator, gainera, STEAM metodologiarekin.
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 2015ean aldarrikatu zuen Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, emakumeek eta neskek zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloetan hezkuntza, trebakuntza eta ikerketarako sarbidea izan dezaten sustatzeko.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!