Jado Ikastetxeak badu Txorierri eskualdeko DEIA LABORAL KUTXA HEMENDIK saria. Joan den ikasturtean ikastetxean amaitu zuten hogeita hamar bat ikasle ohik jaso zuten saria Zamudioko frontoian egindako ekitaldian, urriaren 1ean. HEMENDIK sariekin, egunkariak kultura, kirola, ekintzailetza, boluntariotza eta hezkuntza bezalako esparruetan nabarmentzen diren pertsona, erakunde eta elkarteak saritzen ditu. Hezkuntza arloan, Jado ikastetxearen ibilbidea eta Feel Think Do STEAM proiektua txalotzen ditu. Beraz, lan hori berriro izan da saritua, iragan maiatzean, STEAM Euskadi lehen saria jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) laguntzarekin sustatzen duena.
Ekitaldiaren bideoa: https://youtu.be/326iQUPcGWI
Informazio gehiago: https://www.deia.eus/bizkaia/hemendik-sariak/2024/10/02/txorierri-valle-sobresaliente-8757284.html