Jadoko DBHko 3. mailako ikasleok gara, eta gutun hau idatzi dugu Hanburgon (Alemania) bizi izan dugun esperientzia kontatzeko, Erasmus+ programari esker hara joan baikara. Bidaia honek aukera eman digu mundua hemendik kanpo nolakoa den jakiteko eta gauza asko ikasteko.
Duela hilabete batzuk, Erasmus+ proiektuan parte hartzeko izena emateko aukera eman ziguten. Hau ikasleen trukea egitean datza. Gu bost egunez joan gara Hanburgora. Lehenengoan eta bigarrenean, Hanburgoko eskolan izan ginen eta bertoko ikasleak ezagutu genituen. Oso pertsona atseginak ziren. Gosari on bat prestatu ziguten eta eskola osoa erakutsi ziguten. Elkarri ulertzeko ingelesez hitz egiten genuen eta nahiko ondo moldatu ginen. Arratsaldeetan, beste jarduera batzuk egiten genituen. Horietako bat Hanburgoko erdigunea bisitatzea izan zen. Pixka batean irakasleekin egon ondoren, libre utzi gintuzten. Esperientzia ona izan zen. Beste arratsalde batean, ferry batean joan ginen, ibaiaren beste aldean zegoen herri polit bat ezagutu ahal izateko.
Ostegunean, ostatu hartu genuen tokitik gertu dagoen hiri batera joan ginen. Lubeca du izena. Han, jarduera bat egin genuen taldeka. Irakasleek Alemaniako ikasleekin elkartu gintuzten eta, bazkalordura arte, berorretan jardun genuen. Arratsaldean denbora sobera izan genuen eta Hanburgoko erdigunetik ibili ginen.
Bukatzeko, azken egunean Hanburgoko ikasleekin hamaiketako bat egitera joan ginen. Oso goxo zeuden otartekoak prestatu zizkiguten, eta han igaro genuen goiz osoa aireportura joan behar izan genuen arte.
Beraz, izena ematea eta honelako bidaia gehiago egitea gomendatuko genizueke, gauza berriak ikusi ditugulako, lagun gehiago egin ditugulako eta ingelesez hitz egin dugulako.