Uxune Caballero Ortiz de Zaratek, Jadoko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak, lehen saria irabazi du SEBBMren “Marraztu zientzian diharduen pertsona bat eta jarri izen bat” lehiaketaren III. edizioan. 1.700 marrazki aurkeztu dira.
Hautaketa-epaimahaia Ana Cuenda (CNB-CSIC, Madril), Marina Garcia (IBFG-USAL, Salamanca), Sara Sdelci (CRG, Bartzelona) eta María José Sánchez Barrena (IQF-CSIC, Madril) ikertzaileek osatu dute, eta Uxuneren lanik onena aukeratu dute Lehen Hezkuntzako 2. mailako kategorian.