Jado Tartangan lurzoruaren azterketa geoteknikoa egiteko lanak hasi dira. Helburua saskibaloi zelaiko eremuaren ezaugarriak aztertzea da, azaroaren 22ra arte. Jadon etapa guztiak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza) eta zerbitzu oro batzeko irekitako prozesuak eragin du azterlana. Hasierako fase honetan, zenbait aukera aztertzen ari dira, eta horietako bat Tartangan eraikin berri bat egitea izango litzateke.