Noticias Cuatrok, Cuatro telebista-kateko informazio-tarteak, Jadoko ikasleak protagonista dituen ekintza solidario baten berri eman du abenduaren 22ko edizioan. Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioak (Hirukide) sustatutako Gutun bat zuretzat programan parte hartu dugu. Gure ikasleek gutunak idatzi zizkieten Astrabuduako egoitzan dauden adineko pertsonei, eta, guztien ordezkari gisa, batzuk gutunak ematera joan ziren. Cuatrok emandako erreportajeak bisita hori du ardatz, hain zuzen ere.