Urtez urte jarraitzen dugun etengabeko berritze prozesuaren barruan, Jadoren logotipo berria aurkeztu nahi dizuegu. Diseinuan, ikastetxearen nortasunaren ezaugarriak islatzen dituen irudi modernoago bat bilatu dugu. Aldaketa nabarmenena berdea agertzean datza gure betiko kolorearekin batera, urdina. Jado izenerako aukeratutako letra mota ere modernoagoa da, eta eskolaren, familiaren eta ikasleen arteko lotura irudikatzen duen ikono batez koroatuta dago; izan ere, guztion partaidetza eta konplizitaterik gabe, nekez lortuko genuke gure helburu nagusia: zuen seme-alaben heziketa. Azkenik, logotipo berriaren diseinuan hiru aldaera aurreikusi dira, ikastetxeak, guraso-elkarteak eta Escuelas Jado Fundazioak erabil dezaten.
Jado
16/01/2025
Jado ikastetxeak Haurren Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren Erreferentziazko Ikastetxea UNICEFen aitorpena lortu du 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetarako. Gaur egun, Bizkaian, zortzi...