Jadon Brontzezko A - Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria lortu dugu. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen aintzatespen honen bitartez, praktika aurreratuak dituzten eta beren interes taldeen (bezeroen, pertsonen eta gizartearen, besteak beste) asebetetze orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen dira. Ikastetxeak abenduaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den ekitaldian jasoko du saria.
Metodologiaren eta kudeaketaren berrikuntzan oinarrituta, Jadon etapa berri honetan jarraitzen dugun estrategiaren aintzatespena da Brontzezko A - Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria. Aurten bertan STEAM Euskadi Saria 2023 ere jaso dugu.
Kudeaketa-eredua berrikusteko urtebeteko lanaren ondoren, Jadon EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko kideek egindako kanpo-ebaluazioa izan dugu.
Talde ebaluatzailearen azken txostenak hainbat lorpen azpimarratzen ditu: Jadoren KAE (Kudeaketa Aurreratuaren Eredua) hedatzeko maila "indartsua", "hobetzeko grina", langileen "inplikazio-maila handia" eta "bezeroei" ematen zaien arreta. Ikastetxeko KAE eredua aztertzeaz gain, elkarrizketak izan dituzte Zuzendaritza Taldearekin, Estrategia Taldearekin eta zenbait lantalderekin. "Jarrera zintzoa izan dute, eta haien jarduera-eremuari buruzko ezagutza nabaria izan da", diote ebaluatzaileek azken txostenean, "etengabe izan duten jarrera positiboa eta gardena" eskertu aurretik.