Jasone Osoro idazleak (Elgoibar, 1971) DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako tailerra eskaini du Jadon. Hainbat jardueraren bidez, bizi diren ingurunea bera eta inguruan dituzten gauza soilak (orrazia, banana, azazkal-mozteko…) inspirazio eta irudimen iturri bihur daitezkeela erakutsi die, sormena askatzeko eta beren istorioak idazteko.
Jasone Osoro euskal literaturako idazle erreferenteetako bat da. Bere lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Tentazioak, kritikaren esker ona ekarri zion kontakizun-liburua; Jara, gazteentzako eleberria; Desnudos kontakizun-liburua (Seix Barral, 2002), 2001ean euskarazko libururik salduenaren Zilarrezko Euskadi saria jaso zuena; eta GO! AZEN 1 – IRITSI GARA!, DBHko 2. mailako ikasleek irakurri berri dutena. Idazle ibilbideaz gain, Jasone Osorok hainbat komunikabidetan kolaboratzen du.