Jai giroan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Jadon. Euskal dantzak, euskal produkturen dastaketa, euskal kultura eta usadioak, bertsoak, herri-kirolak eta disko-festa izan ditugu egitarau zabalean. Egun ederra pasatu dugu eta, horregatik, eskerrak eman nahi ditugu ikasleen parte-hartzeagatik eta familien presentziagatik Tartangan zein Geltokin antolatutako ekitaldietan. Festaz gainera, euskararen eta euskal kulturaren inguruko irratsaio berezia izan dugu entzungai ikasgeletan. HHko, LHko eta DBHko zenbait ikaslek egin dute eta, gidoian, denetarik entzun dezakezu: Bertsogintza Tailerrean egindako abestia, errezetak, olerkiak eta, azkenik, Jon Garcia Erandioko Euskara zinegotziari egindako elkarrizketa.
Zorionak jadotar eta euskaltzale guztioi!
Irratsaioa entzuteko: https://spotifycreators-web.app.link/e/MpWwk55Q1Ob
Erandioko Euskara zinegotziaren elkarrizketa osoa entzuteko : https://spotifycreators-web.app.link/e/VCvsc65Q1Ob