Zorioneko gaude! Jadok badu Brontzezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Lexuri Arteaga irakasle eta Kalitate arloko arduradunari eman dio aintzatespen hori, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Sari honekin praktika aurreratuak dituzten eta beren interes taldeen (bezeroen, pertsonen eta gizartearen, besteak beste) asebetetze orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen dira. Talde ebaluatzailearen azken txostenak hainbat lorpen azpimarratzen ditu: Jadoren KAE (Kudeaketa Aurreratuaren Eredua) hedatzeko maila “indartsua”, “hobetzeko grina”, langileen “inplikazio-maila handia” eta “bezeroei” ematen zaien arreta.
EKITALDIAREN LABURPEN BIDEOA -> https://youtu.be/WqegJXyzqaU