Jado «STEAM Reference School» da zilarrezko mailan. Sari hori jaso dugu metodologia berri hau ezartzeko egindako lanaren aitorpen gisa. STEAM metodologiaren ingelesezko siglek Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika irakasgaiak biltzen dituzte.
Asmo handiko proiektua da STEAM, baita Europa Batasunean erreferentea ere, hainbat ikasgairen irakaskuntzan dituen onurengatik:
- Emaitzak hobetzen ditu PISA rankingean, arazoen ebazpena ezartzeari esker.
- Berrikuntza sustatzen du.
- Ikasleak elkarlanean trebatzea.
- Lehiakortasuna eragiten du.