Ausolan Fundazioak (Ausolan Taldearen irabazi-asmorik gabeko erakundea) eta BCC Culinary Clubek (Basque Culinary Centerren gastronomia zaleei zuzendutako alorra, zeinetatik kultura gastronomikoa bultzatzen eta sustatzen baita gizartean), Sukaldean Sortzaile ekimenaren IV. edizioa antolatu dute.
Ausolan Fundazioaren Gozatu Osasuna izeneko proiektuaren barneko ekimen honek aurreko edizioan izandako arrakasta ikusita (210 haurrek parte hartu zuten eta 70 bideo errezeta egin zituzten), aurten ere familietan bizimodu osasungarria izateko ohitura zein inguruneetan heztea sustatu nahi da, “gastronomiak gure kulturan duen garrantzia gogoratuz eta gazteak beren aitona-amonen plater klasikoetan oinarritutako errezeta osasungarriak egitera gonbidatuz”, adierazi du Ausolan Fundazioak.
Sukaldean Sortzaile proiektua ikasturteko lehen hiruhilekoan egingo da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailatik hasi eta Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleei zuzenduta dago. Ausolaneko Hezkuntza Proiektuaren barruan, ekimen honen helburua da "ohitura osasungarriak sustatzea eta gure adinekoekin denbora gehiago igarotzea, ezagutzaren eta jardunbide egokien iturri naturala baitira", adierazi du Ausolanek Euskal Herrian duen Hezkuntza Proiektuko taldeak. Proiektuak, haurtzarotik hasita, bizimodu osasungarria izateko ardura irakasten die ikasleei, pertsona afektiboak, errespetuzkoak eta solidarioak izateko hezten laguntzen die, bai eta behar sozial eta kulturalei erantzuten ere.
BCC Culinary Clubek nabarmendu duenez, "Sukaldean Sortzaile proiektuak balioan jartzen du aitona-amonen ohitura gastronomikoen ezagutza bilobei transmititzea, eta erronka bihurtzen da proposamen gastronomiko eguneratu bat sortzeko beren sormen guztia aplikatu behar duten gazteentzat”.
[info+]