Jadok Haurtzaroaren Eskubideen Astea ospatu zuen eta j arduera batzuk prestatu ziren gure ikasleak kontzientziatzeko “Konektatu eta Entzun” lemarekin. Mundu osoan zehar, aste honetan, umeen eskubideak aldarrikatzeko egiten diren ekimenekin bat dator Jado ikastetxea.
Ikasturte honetako leloari jarraituz “Entzun” eta kontzientzia eko-soziala, lurraren eta behartsuenen maitasunari erantzutera deituak sentitzearen garrantziari buruz hitz egin dugu. Gure jokaerak, lurrean eta beste pertsona batzuen bizitzan duen eraginaz jabetu beharrarekin “konektatuz”.
Eskubide horrek, gainera, Haurren Eskubideen Hitzarmenean jasotako gainerako eskubideen bermea dakar. “Haurrak ingurune osasungarrietan baino ezin dira garatu, hazi eta eskubideez gozatu. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan xedatzen denez, haurren eskubideak gauzatzea, ingurune osasungarria lortzeko beharrezkoak diren faktore guztiak biltzen dituen ikuspegi baten bidez, funtsezkoa da giza eskubideak, ongizatea eta planeta jasangarria baliarazteko”.