Jadoko DBHko 4. mailako Kultura Zientifikoko ikasleek STEAM proiektu berri bati ekin diote: “Kasua”. Forensic Sciencek bultzatutako nazioarteko programa da. Zientzia forentsearen ezagutzak aplikatuz, simulatutako krimen baten ikerketan dihardute: “Nazioarteko banda batek lapurreta egin du Itsasmuseum-en. Bilboko Itsas Museoko bilduma iraunkorrean ikusgai zegoen Ordenantzen liburu historikoa hartu dute”. Forensic Scienceren arabera, ezagutza zientifikoaz gain, ikasleek taldean lan egiten ikasten dute, pentsamendu sortzailea eta kritikoa garatzen dute eta komunikazio gaitasuna hobetzen dute.
Forensic Scienceren STEAM hezkuntza-programa honek hainbat erakunde ditu laguntzaile: Eusko Jaurlaritza, Berrikuntzaren Euskal Agentzia (Innobasque), Ertzaintza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofiziala eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala, besteak beste.