HH 4 eta HH5 urteko gelako umeek “Etxe berrira goaz!” eta “Baserri maitea” proiektuetan landutako eta ikasitako gauza guztiak gurasoei erakutsi dizkiete Ikaskuntzaren Ospakizunean.
Gurasoei asko gustatu zitzaizkienen prestatutako dantzak, olerkiak, antzerkitxoa eta osatutako portfolioa. Une polita eta aberasgarria bizi genuen guztiok batera. Eskerrik asko familia guztioi ikastetxera etorri izanagatik zuen seme-alabekin ospakizunaz gozatzera!