Euskaraldia eta Haurren Eskubideak bihurtu dira ardatz Jadoren jardueran azken egunotan. Hortaz, asteari amaiera eman guran, eskolatik irten gara geure jarduna Erandioko kaleetan barrena konpartitzeko eta zabaltzeko. Oinez edo bizikletaz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 mailetako zein DBHko hainbat ikaslek herriko ibilbidea egin dute jai giroan. Bira Jado Tartangan amaitu da, non ikasle txikienek ongietorri ederra egin dioten martxari superheroi mozorrotuta. Egun handia, beraz, Jadokoa bi aldarrikapen itzel egin baititugu: Euskaraldiaren eskutik datorren euskararen erabilera eta azaroaren 20an ospatuko den Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna.
Azkenik, eskerrik asko familia guzti-guztiei bi ekimen hauek gauzatu ahal izateko egindako ahaleginagatik.