Ertzaintzak Jadoko DBHko ikasle guztiei Interneten arriskuei buruz eskainitako hitzaldi-zikloa amaitu ondoren, familiei iritsi zaie txanda. 40 guraso inguruk parte hartu dute Iker Legardonek, Ertzaintzaren Prebentzioa Komunikazioaren Bidez planaren arduradunak, emandako hitzaldian. Proiektu honek sareak eta ziberdelinkuentziak dakartzaten arriskuei aurrea hartzea du helburu. Jado Tartangako jantokian egindako hitzaldian, gai horri heldu dio, eta Interneten dauden mehatxu-sorta zabala nahiz seme-alabak babesteko har daitezkeen prebentzio-neurriak azaldu ditu. Hala, sare sozialetako pribatutasunaz, grooming-az, adimen artifizialaren bidezko pedofiloen engainuez, sexting-az, ziberbullyng-az eta gurasoen kontrolaz hitz egin du, besteak beste. Amaieran, familia parte-hartzaileak pozik agertu dira jasotako aholkuekin.
Jado
05/12/2024
Jadoren jarduera printzipioetako bat elkartasuna denez gero, aurten ere bat egin dugu EiTBren elkartasun maratoiarekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu bideoan...