Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat egin dugu Jadon. Genero indarkeria-adierazpide ororen kontrako kontzientziazioa arlo guztietan ezinbestekoa da; hortaz, eskolako ikasleok eta irakasleok hainbat ekintza garatu ditugu. Goizeko gogoetan, astean zehar, DBHko 4. mailako ikasleek egindako “Beldur barik” izeneko bideoa ikusi dugu. Gune morea jarri dugu elkarrekin argazkiak egiteko ikasgelan egindako horma-irudiekin. Eta, azkenik, Erandioko Udalak antolatutako ekitaldian, urtero legez, DBHko 4. mailako ikasleek parte hartu dute emakumeenganako indarkeria gaitzetsiz.