Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu genuen Jadon, otsailaren 11n, emakumeak izateagatik, gerizpean lan egiten dutenak edo mugak aurkitzen dituztenak omentze aldera. Azken 10 urteetan, zientzia ardatz duten ikasketetan, emakumeen presentziak Euskadin gora egin badu ere, enpleguan oraindik alde handia dago. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira Eustatek jakinarazitako datuen arabera, Euskadin, guztira, “31.922 pertsona ari dira I+Gn (2020); horietatik 12.103 emakumeak dira; hau da, pertsona guztien % 38”. Alde hau “Enpresen sektorean” da bereziki nabarmena, emakumeak “% 29,5 baino ez baitira”.
Jado
31/10/2024
Jadok ekitaldi bat egin du Anaia Maristen omenez, ia mende bateko historian ikastetxean egindako lanagatik. Ekitaldian, erakunde maristako ordezkariak, ikastetxeko...