Jadoko DBHko 4. mailako ikasleek zenbait analisi egin dituzte Aztertu ekimenaren barruan. Ingurumen-hezkuntzako programa hori Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du bi helbururekin: ingurumena zaintzeko beharraz kontzientziatzea eta gizakiaren eta hura inguratzen duen ingurune naturalaren arteko harreman iraunkorra sustatzea. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren programa honen lehen zatia irailetik abendura bitartean garatzen da, Azterkosta kanpainarekin. Kanpainaren helburua kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertzea da. Zeregin horrekin, Jadoko ikasleak Gorlizera joan dira, zehazki, Astondo ingurura, alde batetik, duna-sistema ikertzera eta, bestetik, itsasoko uraren kalitatea aztertzera. Gure ikasleek egindako proben emaitzak Eusko Jaurlaritzara bidaliko dira, eta Azterturen urteko txostenean jasoko dira Euskadiko ingurumenaren egoeraren berri emateko.
Jado
16/01/2025
Jado ikastetxeak Haurren Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren Erreferentziazko Ikastetxea UNICEFen aitorpena lortu du 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetarako. Gaur egun, Bizkaian, zortzi...