Jadoko DBHko 4. mailako ikasleek Talent Womanen parte hartu dute. Nesken eta nerabeen artean, “STEAM bokazioak inspiratzeko eta sustatzeko emakumeen lidergoari eta talentuari buruzko foro handienetako bat dela” goraipatzen da bere aurkezpenean. STEAM proiektuak (ingelesezko sigletan) Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika integratzen ditu.
Gure ikasleek online egin dituzten hitzaldietan lau gai jorratu dira: “Nola programatu eta dibertitu?”, “Datuak joera dira”, “Zure bokazioa landu” eta “Metabertsoa”. Saioetan, esparru horietan erreferente diren emakumeen esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Parte-hartzaileen artean, Elena Alcover, INDITEXeko Data Scientist, eta Marta Rodríguez, GIANTS GAMING ESPORTSeko zuzendaria, zeuden.
Talent Womaneko antolatzaileek azaldu dutenez, ekimena “STEAM diziplinak gazteei hurbiltzeko diseinatutako gunea da, lanbide horietan liderrak diren emakumeen hitzaldien eta elkarrizketen bidez, gai horietan lorpenen bat duten promesa gazteekin batera”.