Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, etapa guztietan egindako hausnarketez eta jarduerez gain, DBHko 4. mailako ikasleek Erandioko Udalak antolaturiko ekitaldian parte hartu dute. Eta, bertan, manifestu bat irakurri dute euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Ikasleek azpimarratu dutenez, emakumeen aurkako indarkeria matxista eta sexista guztiak desagerrarazteko eta berdintasuna lortzeko denon inplikazioa behar-beharrezkoa da. Jadotarron ustez, pertsonen berdintasunean oinarritu nahi duen herri bat izanik, bere ahotsa altxatu behar du edozein motatako erasoen kontra.
Jado
05/12/2024
Jadoren jarduera printzipioetako bat elkartasuna denez gero, aurten ere bat egin dugu EiTBren elkartasun maratoiarekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu bideoan...