Aste honetan Jadoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek elkarbizitza-jardunaldi batean parte hartu dute Oromiñon (Iurreta). 1. eta 3. mailetako ikasleak asteartean izan ziren, eta 2. eta 4. mailetakoak, ostegunean. Jarduera-programaren helburua da norberaren ezagutza sustatzea eta bizikidetza onaren oinarriak aitortzea.
Horrezaz gain, jardunaldietan, Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) programako bikoteak osatu dira ikasturte honetarako. DBHko 3. mailako ikasleak DBHko 1. mailakoen tutore bihurtu dira. Programa honek hainbat helburu ditu, hala nola ikasleak ahalduntzea, haien autoestimua sustatzea eta edozein abusuren aurrean zero tolerantzia garatzea.