Jadok ekitaldi bat egin du Anaia Maristen omenez, ia mende bateko historian ikastetxean egindako lanagatik. Ekitaldian, erakunde maristako ordezkariak, ikastetxeko irakasle ohiak, Aitziber Oliban Erandioko alkatea, Mikel Arieta-Araunabeña eta Joseba Goikuria alkate ohiak, Fundazioko kideak, Jadoko Zuzendaritza Taldea eta Jadoko langileak izan ziren. Omenaldiak mezatan izan zuen hasiera eta, ondoren, ekitaldi xume bat egin zen Tartangako eraikinean, opariak emanez eta sarreran plaka bat jarriz anaiei eskerrak emateko. Omenaldi hau erakunde maristak ikastetxearen pedagogia- eta hezkuntza-kudeaketari utzi egin eta Jado EBIren sarean sartu ondoren ospatu da.
Jado
23/10/2024
Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Saria eta Deia DEIA LABORAL KUTXA HEMENDIK saria irabazi ostean, gure jada ikasle-ohiak ikastetxera bueltatu dira...